Euskara da kanpora ta denok Korrikara
O Euskara lauda ezan Urepele herria
handikan baitu Korrikak hasiera berria
Bilbon ospatzekotan ba kilometro azkena
Xalbadoren babesean emanen du lehena
Urepeletik Bilbora abia dadin Korrika! (ber)
Euskara da kanpora ta denok Korrikara.
Euskaldunak herrietan ahaldun gaitezen
eta gure mintzaeraz denok harro gagozen,
Urepeletik Bilbora lekukoa gidatzen
Giza katea eten gabe orok laster goazen
Urepeletik Bilbora...
Euskaldun den guztiak burua altxa beza,
gorenean ikusteko euskaldunon hizkuntza.
nola zabaldua dagon prezia bezate.
Urepeletik Bilbora...
Gogoa konpli dezala euskal jendarteak,
euskahaldun bihurtuz datozen urteak.
euskahaldunei eskerrak pizturik sugarra.
Urepeletik Bilbora...
Batzuk herriaz orroit, euskaraz ahantzi
bertzek euskara maite, herria gaitzetsi;
berek nahi daukute konpreniarazi
bata bertzea gabe ez daizkela bizi
Urepeletik Bilbora...
No hay comentarios:
Publicar un comentario