martes, 15 de diciembre de 2015

GABONAK

Elur malutak


Badatoz beltzak, badatoz zuriak
elkarrekin eskutik lotuta
badatoz umeak ametsez beteta
zaharren bihotzetan oroitzapenak

Elur malutak zerutik
izar bat dir-dir zeruan,
Belenen munduko argia
jaio da Gabon Gauean (bis)

Badatoz gaixoak, badatoz txiroak
sufritzen dutenentzat bakea eskatuz
behartsu guztiak zorionez beteak
elkarri begira maiteminduak.

 Elur malutak...

Badatoz jakintsuak, jende xumea
baserritarrak bertsotan dabiltzanak
kantari datoz musikazaleak
pailazoak dantzan barrea eraginez.

Elur malutak...

jueves, 1 de octubre de 2015

SEGUR SAREAN

Internet seguragoa izan dadin 
 web orrialdea dugu. 
Honetan gelan erabiltzeko jolasa agertzen da. 
Tutoretzan lantzeko gai aproposa izan daiteke. Lantzen diren gaiak hauek dira:

- ZER DA ZIBERBULLYNG?
- ZER DA GROOMING?
- ZER DIRA TROIANOAK?
- ZER DA SPYWARE?
- ZER DIRA BIRUSAK?

SAKATU HEMEN ETA JOLASTU. 

SOLAS EGITEKO IPUINAK


Osasunkumeren istorioetatik abiatuta, 
hemen ditugu
 Lehen Hezkuntzan Familia arteko baloreak 
eta bestelakoak lantzeko animazioak eta jokuak. 
Oso interesgarriak.

BIZIKIDETZA GLOBALA


(ZABALKETA ELKARTEA)
 10-12 urte

 ZABALKETA ELKARTETIK (Getxo) prestatu duten Hezkuntza Proiektua "BIZIKIDETZA GLOBALA".

Proiektu honetan 3 eremu lantzen dira:

  • Ingurumen-bizikidetza (uraren erabilera batez ere) 
  • Gizarte-bizikidetza (Kulturartekotasun gaia) 
  • Bizikidetza ekonomikoa (Kontsumo arduratsua) 
10 Unitate Didaktiko dira LHko 3. zikloko ikasleei zuzenduta (Euskaraz, Ingelesez eta Gaztelaniaz)

MATERIALA ESKURA DUZUE HURRENGO HELBIDEETAN
http://www.convivenciaglobal.net/
AGREGAKO PLATAFORMAN

viernes, 13 de marzo de 2015

KORRIKA 19.






DENOK KORRIKARA-19. KORRIKA

Euskara da kanpora ta denok Korrikara

O Euskara lauda ezan Urepele herria
handikan baitu Korrikak hasiera berria
Bilbon ospatzekotan ba kilometro azkena
Xalbadoren babesean emanen du lehena

Urepeletik Bilbora abia dadin Korrika! (ber)
Euskara da kanpora ta denok Korrikara.

Euskaldunak herrietan ahaldun gaitezen
eta gure mintzaeraz denok harro gagozen,
Urepeletik Bilbora lekukoa gidatzen
Giza katea eten gabe orok laster goazen

Urepeletik Bilbora...

Euskaldun den guztiak burua altxa beza,
gorenean ikusteko euskaldunon hizkuntza.
Korrikazale guztiek hauxe eskatzen dute,
nola zabaldua dagon prezia bezate.

Urepeletik Bilbora...

Gogoa konpli dezala euskal jendarteak,
euskahaldun bihurtuz datozen urteak.
hamar egun eta gauez Korrika ta Euskara;
euskahaldunei eskerrak pizturik sugarra.

Urepeletik Bilbora...

Batzuk herriaz orroit, euskaraz ahantzi
bertzek euskara maite, herria gaitzetsi;
hizkuntza ta herria berex ez doatzi,
berek nahi daukute konpreniarazi
bata bertzea gabe ez daizkela bizi

Urepeletik Bilbora...


miércoles, 28 de enero de 2015

IHAUTERIAK!!!! MOZORROA PRESTATZEKO GIDA


Emotikonoz jantzita joango garenez, hona hemen eredu batzuK:


  Nola egin daiteke? 


Hasi baino lehen materiala erosi behar dugu: feltroa, "gomaeva" edo plastikoa.
Gero moztu ereduan bezala.






Itsasi begiak, ahoa...bakoitzak behar dituen zatiak.


















Azkenik jantzi eta ondo pasa.
Erosteko aukera  badago ere:
 http://www.diversal.es/buscador.php?id_area=&id_familia=&id_subfamilia=

DISFRAZJAIAK.COM
http://www.disfrazjaiak.com/es/buscar?controller=search&orderby=position&orderway=desc&search_query=emoticono&submit_search=Buscar